2.b klasea Aubixan egon gara urriaren 17tik 21era. Asier eta Judith etorri dira gurekin. Hango monitoreak M.Carmen eta Xabi deitzen ziren, sukaldaria eta etxeko jabea Maritxu deitzen zen, eta Pintxo deitzen zen txakur bat zeukan.
Lehen egunean gauzak maletatik atera genituen eta etxea ezagutu genuen, etxea oso txikia zen, goian logelak eta dutxak, erdiko aldean egongela eta “zapata gela” zegoen eta beheko aldean jantokia zegoen, kanpoan, futbol zelaia eta “jolas toki bat zegoen”. Arratsaldean San Pedrora joan ginen joko batzuk egitera. Gero, dutxetara, afaltzera eta ohera. Bigarren egunean, bi menditara joan ginen Kalamurara eta beste mendi batera, arratsaldean dantza batzuk egin genituen. Hirugarren egunean, etxean geratu ginen, goizean jokoak eta dantzak egin gegenituen eta arratsaldean gailetak egin genituen. Laugarren egunean goizean jokoak egin genituen etxean arratsaldean joan ginen San Pedrora “altxorraren bilaren” jokua egitera. Eta bosgarren egunean gauzak batu eta gure bideoa ikusi genuen.
Gehien gustatu zitzaidana Kalamurara joatea izan zen eta gutxien gustatu zitzaidana ordutegia zen (jajajajajaja).
Oso ondo pasa genuen eta errepikatzea espero dut. Orain gure klasekoek euskara gehiago egiten dugu
